ESKOLA KIROLA, azken urtetako bilakaera aztertzen

Hizlariak: Eskola bakoitzeko ordezkari bana eta udaletxeko kirol aholkularia
Eguna: Martxoak 12, osteguna
Ordua: 19.00tan
Lekua: Udaletxeko areto nagusian

Eskola Kirola urteak daramatzan egitasmoa da. Azken urteetan Hemanin hainbat aldaketa lantzen ari dira, gure gaztetxoen kirol

heziketan indartu eta sustatu nahi ditugun baloreak kontutan hartuz; kirol aniztasuna, errespetua, lagunartean aritzea, elkarkidetza, parekidetasuna eta abar, herriko ikastetxeekin batera udaleko hezkuntza eta kirol sailak, ikusmiran, gaztetxoez gain, irakasle, guraso eta kirol begiraleak ere daudelarik.

Orain urtebete helburu eta irizpide nagusiak finkatzeko nahiarekin foro berria sortu zen, hileroko maiztasunarekin, eskola kirolaren filosofiaren inguruan, hausnarketa sakon eta interesgarriak burutuz.

Eskola Kirolean irizpide hezitzaileak gailentzea garrantzitsua delako, lehiakortasun sutsuak albo batera uztea, jolas kooperatiboak indartzea, bizikidetza kirolean ere lantzea, parekidetasuna, liskarren konponbide egokiak bilatzea, kirol aniztasuna eskaintzea…, Hernaniko Hezkuntza Plataformak gonbitea luzatu die foro horretako parte hartzaileei, euren egitasmo horren inguruko solasaldi- tertulia batean parte hartzeko.

Horregatik herriko hezkuntza eta kirol eragileei, eta orohar herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizue Eskola Kirolaren inguruan egiten ari diren hausnarketen berri emateko eta aldi berean, guztion kezkak, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko eta horietaz hitz egiteko, kafe baten bueltan solasaldi xume batean.

Hau etenik gabeko prozesu bat da, eta gurekin batera gaia partekatzera animatzen zaituztegu!!!

Advertisements
Post hau Hezkuntza Eskolak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s