Egilearen Fitxategiak: hezkuntzahernani
Apirileko Hezkuntza Eskola. Adimen emozionala
Zer da adimen emozionala? Zer sentitzen dugu? Nola kudeatzen ditugu gure emozioak? zer eragina dute gure bizitzan? Eta Hezkuntzan? Emozioen munduan sartzeko, gure pentsamenduak zeintzuk diren aztertzeko eta adimen emozionalaren onurei buruz hitz egingo dugu. Josune Estella Arranz eta Núria Barba Ojuel … Irakurtzen jarraitu
6. Hezkuntza Buletina
Abenduan ikusi zuen argia kurtso honetako lehen Hezkuntza Buletinak. Gai hauek landu ditugu bertan: Hernanin mingaina euskaraz dantzan. Hezkuntza Lege Berriaren aldeko akordioa. Oinarriak. Aitak nun daude? Hezkuntza Eskola. Sexu identitatea haurtzaroan. Transexualitatea. Hezkuntza Eskola. Hezkuntza finlandiarraren gakoak Joxe Mari Auzmendiren iritzia … Irakurtzen jarraitu
Abenduko Hezkuntza Eskola
Gabonak gerturatzean, etxean ditugun aulki hutsak hutsagoak sentitzen ditugu. Mina. Haserrea. “Egun perfektuak”. Itxaropena. Hitz egin dezagun heriotzaz eta bizitzaz. Datorren osteguna 13, arratsaldeko 17.30etan Udaletxeko Areto Nagusian. Iñaki Peña mediku eta Aulki Hutsak dokumentalaren zuzendariarekin. Animatu!!
Azaroko Hezkuntza Eskola argazkitan
Atzokoa ere primerakoa! Mila esker gerturatu zareten guztiei eta nola ez Nerea Sanchori. Datorren hilabetean izango dugu berriz ere aukera elkarrekin hausnartu eta giro goxo batean hitz egiteko, bitartean… ongi izan!
Azaroko Hezkuntza Eskola. Sexu identitatea haurtzaroan. TRANSEXUALITATEA
Azaroaren 8an 17.30tan Udaletxeko Areto Nagusian Zaintza zerbitzua izango da Haurrek, neska edo mutil bezala errekonozituak izatea behar dute? Nola dakigu transexualitate egoera baten aurrean gaudela? Zein paper betetzen dute genero-rolek honetan guztian? Haur batek beste sexukoengan ohikoagoak diren jarrerak, … Irakurtzen jarraitu
1go Hezkuntza Eskola. Aitak nun daude?
Eskerrik asko hezkuntza eskolan partehartu duzuen guztio. Hausnarketarako aukera izan dugu giro polit batean. Datorren hilean izango dugu beste aukera bat!!!!
Aniztasunean elkarrekin baita festan ere!!
Prest dago maiatzaren 19rako Hernaniko Hezkuntza Plataformak antolatutako jaiaren egitaraua. Hezkuntzaren ardura hartu eta “Aniztasunean elkarrekin” egingo dugu aurrera. Atera kalera eta parte hartu antolatu ditugun tailer eta jolasetan.
Maiatzaren 19ko festa iragartzeko
Hezkuntza Plataformak festa eguna antolatu du maiatzaren 19rako, Aniztasunean elkarrekin lelopean. 2015ean egin bezala, «Hezkuntzak gizartearen aldaketan duen garrantzia azpimarratu eta gutako bakoitzan duen arduraz ohartaraztea» izango dute helburu. Festaren iragarpen modura aterkiak zintzilikatu dituzten Kale Nagusi eta Andre Kalen. Hezkuntza denon ardura dalako, animatu eta parte-hartu!!! … Irakurtzen jarraitu
5. buletina kalean da
Hemen da 5. buletina. Bertan Martxoak 8ko greba, Hernani Tratu Onen Herria, Kulturartekotasunaren inguruko eta hiri barneratzaileen inguruko Hezkuntza Eskolen laburpena, Hezkuntzako greben aipamena eta azken orrian maiatzak 19ko festarako lehenengo gonbidapena ikusi ahal izango dituzue. Irakurri!!!
Urtarrileko Hezkuntza Eskola
Kulturarteko hezkuntza beharrezkoa dugu jatorrizkoak eta etorkinak elkarrekin bizitzeko. Zer behar dute etorkinek? Zer eskeintzen zaie? Hernaniko Hezkuntza Plataformak eta Amher Elkarteak guzti honi buruzko ausnarketa egin nahi du. Animatu!! Urtarrilaren 18an, osteguna Udaletxeko Areto Nagusian 19.00etan