4. Hezkuntza Buletina

Ta 4.a ere hemen da iada, gai hauek biltzen ditu bertan:

  1. Mobilizazioak Hezkuntzan
  2. Haur eta nerabeen sexualitate arloan segurtasunez eskuhartzeko irizpideak. Hezkuntza Eskola
  3. Kalitatezko Hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak. Hezkuntza Eskola
  4. Zuk nolako Hernani nahi duzu? Hezkuntza Eskola
  5. Zergatik diogu… Heziberri aplikatzen ari dela
  6. Zergatik da Hezkuntza garrantzitsua?
    • Aingeru INDABEREA Langilea eta gurasoa
    • Kanika Aisialdi Taldea
    • Ixiar EGIGUREN Irakasle ohia
    • Estitxu ALDEITURRIAGA Hezkuntza zinegotzia

https://es.calameo.com/read/005022170c50cc8f635b3

Hezkuntza Buletina, Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroak 9 Hezkuntza Eskola

“Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak”. Horrela izendatu zuen Hik Hasik hezkuntza-proposamena. Izan ere, eskola hobetzeko da, baina hazkuntza- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko ere egin da dokumentua.

Urtebeteko hausnarketa eta eztabaida ondoren, argia ikusi du proposamenak. Orain, denon eskura jarriko da edukia ezagutarazteko eta azaroak 9an, arratsaldeko 19.00etan Udaletxeko Areto Nagusian lehen eskutik entzun eta eztabaidatu ahal izango dugu, Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiko koordinatzailearekin eta Kontxi Aiznarnarekin, irakasle eta Hik Hasiko kidearekin.

Animatu!!

Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urriak 19an Hezkuntza Eskola

Kurtsoa hasi da eta horrekin batera Hezkuntza Eskolak ere.

Lehenengoa urriaren 19an izango da, Udaletxeko Areto Nagusian arratsaldeko 19.00tanGurekin Nerea Sancho arituko da, Sexologia arloan aditua eta Kilimak! eta Taupadak! Sexuen Hezkuntzako ikasmaterialaren egilea.

Animatu!!

Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

3. Hezkuntza Buletina

 

Hemen da hirugarren Hezkuntza Buletina:

  • Ebaluazio mintegia. Gogoeta interesgarriak
  • Gazteekin ere ebaluazio sistema aztergai.
  • Kanpo frogak, ebaluazio diagnostikoa, LOMCE, Heziberri, PISA… hau anabasa!!
  • Greba egunak Hezkuntzan.
  • Haur transexualak. Nerea Sancho. Arremanitz kooperatiba
  • Hizkuntza eta natur ondareaz. Hezkuntza Eskola
  • … eta hurrengoan gehiago!!
  • Liburu gomendagarria: Berdean hezi

 

Hezkuntza Buletina atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2. Hezkuntza Buletina kalean da

Oraingo honetan ebaluazioari eutsi nahi izan diogu, “Ebaluazio berri bat eraiki guztion artean guztiontzat” izenburupean. Hezkuntza Eskolen errepasatzeko ere egiten dugu; Rubén Iglesiasekin gai berdinaren inguruan,  Arremanitzeko  kideak Gabonak kontsumoa eta  genero  aurreiritziez aritu ginenekoa eta Gernikatik Astrako lagunak kontatutakoak. Eta Zergatik diogu Heziberriri… dela? sailaren beste atal bat ere irakurgai izango duzue.

Ale honetan gainera Guazen fenomenoaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi izan degu Miren Amurizak egindako testu batekin.

Eta Tonucciren “Haurren hiria” ekarri dugu, Liburu Gomendagarrien txokora.

Irakurgai eta hausnatzera gonbidatzen zaituztegu!!!

Gaztelerazko bertsioa

 

Hezkuntza Buletina atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Plataforma kalitatezko hezkuntza baten alde

Kronika 2017/05/16

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Plataforma Kronikan

TRATU ONEN HERRIA– LARRAITZ ETA KISTIÑE

Zein da Hezkuntza Plataformaren ibilbidea?
2012an hezkuntza arloan herri mugimendua piztu nahian talde biltzearekin sortu zen. Denborarekin taldea egokitzen zehazten joan da eta orain 2 urte Hernaniko Hezkuntza Plataforma sortu genuen eta herriko zentro publiko guztietako ordezkariak eta ordezkaritzarik gabeko herritarrak osatzen dugu.

Eta orduan zein da Hezkuntza Plataforman egiten duzuen lana?
Hezk. Plataforman bi lan ildo dauzkagu. Batetik LOMCE/Heziberri lege eta egitasmoen
aurkakoa; jada hainbat ekintza burutu ditugu eta jarraituko dugu burutzen; hala nola maiatzaren 5erako deitu dugun kanpo azterketen kontrako herri mobilizazioa.

Bestetik, eraikitzaileagoa den ildoa; nahi genukeena asma tzen laguntzen diguten Hezkuntza Eskolak deitzen ditugun hitzaldiak. Hilabeteko bigarren ostegunetan, Udaletxean 19:00etan, hezkuntza modu zabalenean eta gai oso desberdinen inguruan: eskola kirola, konpetentzi digitalak, jangelen kudeaketa autogestionatua, tratu onak, jolas eta jostailu ez sexistak, Gernikako Astra, parke eredu berriak, etab.

Horretaz gain , aurten Hezkuntza Buletina sortu dugu, bigarren alea atera berri dugu. Eta oraintxe bertan, Ebaluazioaren inguruan mintegi bat antolatzen gabiltza apirilak 29, maiatzak 6 eta 13an burutuko dena Biterin.

Zuen ustez, ze ekarpen egiten diozue herriari?
Gizartean hezkuntzak duen garrantziaz gehiago ohartaraztea; hezkuntza ardatz hartuta hainbat ekimen egitea eta hezkuntzaren eskolatik herrirako saltoa ematen laguntzea.

Zuen ustez, eta Tratu Onei dagokionez, zer indartu behar da Hernani mailan?
Gizarte solidarioago bat lortu beharko litzateke, elkarlana bultzatuz momentu, leku eta
egoera guztietan. Indibidualismoari aurre egin harremanak gehiago zainduz, baloreak indartuz, norbera den bezala onartuz eta errespetatuz, konplexutasun eta aniztasun guztiekin; umiltasun gehiagorekin bizi behar ko genuke.

Eta herrian daukaguna baloratze aldera, zeintzuk dira egun hezkuntza sisteman dauden praktika onak?
Ikastetxeei begira, herriko neska-mutiko guztiek parte-hartzen duten ekimen guztiak aipatuko genituzke: eskola kirola, udako udaleku irekiak, iñauteriak, Korrika txikia, euskararen eguna, preludioa, etab. Udaletxeko sail desberdinetatik bideratzen diren hainbat egitasmo ere, herriko ikasle guztiek jasotzen dituztenez, oso interesgarriak dira:
harremonak egitasmoa, bide heziketa, ingurumen hezkuntzaren ingurukoak, etab., beti ere, hezkuntza modu transbersal batean landuta.

Zer nolako hezkuntza eredua irudikatzen duzue denontzako ona izango den Tratu Onen herri amestu hortan?
Eskola komunitate bakoitzean, bakoitzak bere identitate ezaugarri propioak eta desberdinak izanik ere, partaide guztion inplikazio askoz handiago duen hezkuntza
eredua irudikatzen dugu, non irakasle, ikasle eta gurasook, elkarrekin lana egingo genukeen, gizarte eredu askoz justuagoa eta solidarioagoa izateko borrokatu litzatekeen.
Tratu Onak, norberaren burutik hasi, norbere burua maitatuz eta umiltasunez jardunez, eta ondokoarekin harreman sanoak, solidarioak eta eskuzabalak mantenduz.

Herri mailan Hezkuntza orain ba loratzen dena baino askoz gehiago baloratuko balitz, Tratu Onen herria errazago lortuko litzatekeela uste dugu guk.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ebaluazio Mintegia

Ebaluazioaren gaia bolo-bolo dabil azken aldian prentsan, sare sozialetan nahiz hezkuntzako eragileen artean. Hernaniko Hezkuntza Plataformak gaiari eutsi nahi izan dio eta mintegi bat antolatu du, guztion artean hausnarketa bat egiteko ebaluazioaren inguruan.

Mintegia hiru saiotan antolatu dugu, hiru larunbatetan: apirilak 29an,  maiatzak 6an eta 13an, goizeko saioetan. (10:30 – 12:30) Biterin.

Helburu nagusia ebaluazioaren inguruko gure kezkak konpartitzea izango da. Esperientzi desberdinak entzun, iritziak trukatu eta tresna desberdinak ezagutzeko parada izango dugu, bakoitzaren lana eta egiteko modutik haratago edo inorren metodologia epaitu gabe, egun dugun/ditugun ebaluazio ereduen inguruan gogoeta eginez. Eta egiten duguna aztertu ondoren, horren eraldaketa posible ote den edo ez, eta hala balitz, zer eta non jarri beharko genukeen gure indarra hausnartuko dugu.

Bakoitzak bere esparrutik, bakoitzak bere tokitik, gutariko bakoitza asetuko gintuzkeen ebaluazio prozesuez hitz egiteko asmo xume eta garbia da. Eskola komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa denez, hezkuntzako ziklo guztietako guraso, ikasle eta irakasleei gonbidapena luzatzen diegu, (Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Unibertsitatea, Lanbide Heziketa….) eta parte hartzera animatu.

Parte hartzea bermatu asmoz, izen ematea 635 71 46 92 telefonora deituz , edo mezu bat posta elektroniko honetara bidaliz hezkuntzahernani@gmail.com egingo dugu.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza eskola. Ebaluazioa eskolan

a4wasaperakoHezkuntzari buruzko hausnarketa egitean, etengabeko
garapen integrala eta hobekuntza datozkigu burura,
baita hortarako irakasleen prestakuntzaren garrantzia ere.
Pentsatzen dugu ikastetxeak, beharrak eta nahiak betetzen
dituztela prozesuaren etengabeko ebaluazioa eginez.
Tamalez, gaur egun zailtasunak besterik ez ditugu ikusten,
are gehiago LOMCE eta HEZIBERRI legeen ezarpenarekin.
Kanpoko ebaluazioak inposatu, ebaluazio estandarizatuak
aniztasuna kontutan hartzen ez dutenak eta emaitzei emanez
balioa soil-soilik.
Uste dugu badaudela beste ebaluazio eredu batzuk,
esperientzia eta alternatibak.
RUBEN IGLESIAS izango dugu hizlari, Filosofoa, eta
Euskal Curriculumaren eraikuntzan aritua eta
hezkuntza mugimenduko kidea.

Horretaz guztiaz gogoeta egin eta esperientziak partekatu ditzagun. Hezkuntza eragile, edota hezkuntza komunitateko guraso, familia, ikasle, hezitzaile, irakasle, edo besterik gabe herritar modura, parte hartu nahi baduzu, ager zaitez

Otsailak 9, ostegunean
arratsaldeko 19:00etan
Udaletxeko Areto Nagusira

Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Buletinaren 1go alea kalean da

portadaHernaniko Hezkuntza Plataformak hiruhilabetean behin egingo duen hezkuntza buletinaren lehenengo alea kalean da. Hezkuntzaren alorrean egiten den lana argitaratzea eta herritarrak informatuak egotea da tresna honen helburua.

Besteak beste bertan topatu ditzakegu; alor honekin zerikusia duten gai desberdinei buruzko artikuluak, hilero egiten diren hezkuntza eskolen laburpenak, zita interesgarriak,… Hezkuntza, jendartea eraldatzeko tresna nagusienetariko bat izanik, hausnarketari eta gaiaren sozializazioari bultzada bat ematea da asmoa.

Puntu desberdinetan egongo dira eskuragarri: espazio publikoetan (anbulategia, kultur etxea,…), edota herriko kafetegi eta taberna desberdinetan.

http://es.calameo.com/books/0050221705e9fdd0f2b9e

Hezkuntza Buletina atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi