Arroxa ala urdina: jostailuek ba al dute sexurik?

hezkuntzaeskola_arremanitz_ttikiHaurren hezkuntza prozesuan bitarteko naturala da jolasa. Honen bidez sozializatzen ikasten da, norbanako izaera osatzen eta taldean aritzen baita ere. Jolasean, jostailuak erabiltzen dira eta beraz garrantzia berezia hartzen dute ikaskuntza prozesuan. Jostailuen hautaketa erronka interesgarria da gurasoentzat. Gehienetan jostailuek sexuaren araberako banaketa edota ezberdintzea jasaten dute. Jostailuek berez sexurik izan ez arren, beren erabilera askotan sexu bati ala besteari esleitzen zaio.

Gabon garaia, kontsumo garaia da eta haurrek inoiz baino opari eta jostailu gehiago jasotzen dituzte. Publizitatea inoiz baino presenteago dago eta aurreiritziz betea gainera. Kolore arrosa eta urdinaren presentzia areagotzen da eta jostailuen erabilera neska edo mutilen araberakoa izaten.

Hitzaldi topaketa honetan, publizitate sexistaren ondorioak aztertu eta eztabaidatuko ditugu. Jostailuen erabileraren garrantzia eta haurren ikaskuntza prozesuan duten tokia onartu. Azkenik, jostailuen aukeraketa nola egin, zein galdera planteatu eta zer izan kontutan partekatuko dugu.

Abenduak 15, osteguna
19.ootan Udaletxeko Areto Nagusian

Animatu!!

Advertisements
Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

3. mailako azterketen aurrean PLANTO!!!

Hernaniko Hezkuntza Plataformako kide diren ikastetxeak; Elizatxo, Langile, Txirrita eta Urumeak, aurten Planto egin edo azterketa ez egiteko erabakia azaldu zuten prentsaurrekoan baita LOMCE legea eta Eusko Jaurlaritzako Heziberri egitasmoaren kontrako borroka jarraituko dutela.

DSC_0038

Irakurritako testua

Kronika publikatutakoa

Diario Vascon publikatutakoa

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Martxoko Hezkuntza Eskola

jangela_ttikiMartxoko Hezkuntza Eskola jangelen kudeaketari eta bertan bertan zerbitzatzen diren elikagaiei buruzkoa izango da.

 Salbatore Mitxelena zarauzko ikastolako catering bidezko jangelatik jangela autogestionatura pasatzeko bultzada eman zuen Luis etorriko da. Eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)-ko kide den Arantxak, zergatik janari ekologikoa eta hautu horren eragina azalduko digute.

Animatu!!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza eskola. Aniztasunaren inguruan

panela_ttikia

Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Plataformen Topaguneko asanblada komunikabideetan

 
Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Herri gisa 3. eta 6. mailako azterketa inposatuei planto egingo diegu

HPTren asanblada orokorra egin dugu gaur, Gasteizen. Bertan, besteak beste, iragan azaroaren 28an burututako mobilizazio egun nazionalaren balantzea egin dugu. Eguna positiboki baloratu dugu, izan ere, LOMCEren gaia kalera atera eta agenda politiko eta mediatikoan jartzeko baliagarria izan zen. Baita hezkuntza komunitatea, elkarlanean, mobilizazio bateratuak antolatzeko ere.

 

Honetaz gain, aurten LOMCEren aplikazioa izaten jarraitzen duten Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketen kontrako plantoa diseinatzen aritu gara. HPT-tik azterketa hauei planto orokortua egiteko estrategia diseinatu dugu.

Iazko ikasturtean bai Nafarroan zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan toki handanatan lortu genuen inposatutako 3. mailako azterketa ez egitea. EAEri dagokionean, Eusko Jaurlaritzak planifikatuta zituen 30 ikastetxeetatik soilik Kristau Eskolei zegozkien 13tan eta eskola publiko bakar batean pilotajea egitea lortu zuten gainontzeko 14 eskola publikoetan eta 2 ikastoletan azterketari planto eginez. Lorpen ikaragarria izan zen eta aurten ere jarrera berdina mantenduko dugu.

 

3. eta 6. mailako azterketei planto egingo diegu, besteak beste, arrazoi hauengatik:

  • Ebaluazio horiek ez dute hezkuntza komunitatearen babesik.
  • LOMCEren baitako azterketak dira.
  • Ikasleen ebaluazio jarraia erabat dinamitatzen dute egun bateko azterketara mugatuz.
  • Emaitza hutsak dituzte ondorio eta ikasleen sailkatzea eta banaketa albideratu dezakete.
  • Eredu erabat antipedagogikoa dute oinarri.
  • Ikasleak zenbaki huts izatera kondenatzen dituzte.
  • Ez dugu LOMCE edota Heziberriren inposiziorik onartuko.

Horretarako, hainbat bitarteko jarriko ditugu martxan:

  • Hitzaldi informatiboak egingo ditugu ikastetxe eta auzo zein herrietan.
  • Iaz bezala, familia “objetoreak” bilakatuko ditugu, ikasleek azterketa hau egin dezaten baimenik emango ez dutenak.
  • Eskola Kontseilu eta Artezkaritza Kontseiluetan azterketa hauen kontrako idazkiak onartuko ditugu.

Familia, herritar eta hezkuntza komunitateari mezua:

  • Azterketa hauek LOMCEren aplikazioa dira, hau da, madrildik inposatu nahi zaigun lege arrotz baten bermerako azterketak.
  • Herri gisa, parte hartu, bultzatu eta babestu dezagun plantoa.
  • Herri gisa, egin diezaiogun aurre LOMCEri eta honen aplikazioei Hezkuntza Sistema Propioaren alde urratsak emateko.

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari interpelazioa:

  • Entzun ezazue iaz eta baita aurten ere familiek, hezkuntza komunitateak eta HPT-k bidalitako mezua.
  • Ez itzazue azterketa hauek aplikatu.
  • Azterketen inguruko beharrezko informazio guztia gardentasunez zabaldu ezazue.
  • Planto egin diezaiogun elkarlanean herri gisa LOMCE lege inposatuari.
  • LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.
Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Eskola. Jolasaren garrantzia

Haurtzaroko kulturaren funtsa da jolasa eta haurraren garapen prozesuan garrantzi berezia du. Ikasketa prozesuaren motorra da jolasa, mundua behatu eta harremanak sortzeko ezinbestekoa.

Hernaniko Hezkuntza Plataformak, hilero antolatu ohi duen saioen barne, abendukoan, jolasari zor zaion seriotasuna eta garrantzia eman nahi dizkio. Eta horretarako Urtxintxa Aisialdi Taldeko kide den Oier Agirresarobe gonbidatu dugu, adin guztietako lagun eta herritarrengan pentsatuz, saio dibertigarri eta benetan interesgarri bat antolatzeko asmoz.

Jolas mota desberdinak ezagutuko ditugu bere eskutik, momentu atsegin batetaz gozatuz haur, gazte eta helduak. Jolasaren inguruan hausnarketa txiki bat egiteko aukera ere izango dugularik: zer da jolasa? Zer eskaintzen digu? Nola?

Aisialdia ere hezkuntza delako!!!!
Animatu zaitezte, helduak bakarrik, edota ume eta guzti. Saioa horrela dago pentsatua, umeak eta helduak batera egoteko moduan. Parte har dezagun guztiok umearengan hain garrantzitsua den eremu honetan.

Abenduaren 10ean, osteguna,
arratsaldeko 19:00etan,
Udaletxeko Areto Nagusian.

intsektuak_sokasalto

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Eskola. Parkeak bizitzeko modu berriak

jolas parkeaHizlariak:
Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”
OinHerriko partaidea
Txusma Azkona
Lizarrako Haur Eskolako irakaslea   

Egungo parke ereduak ezbaian jarriko dira. Herriko espazio hauek, haurren begietatik eta haurrekin batera eraldatzeko edo sortzeko urratsak azalduko dizkigute.
• Nolakoak dira?
• Sormenerako aukera ematen al dute?
• Haurren beharrak asetzen al dituzte?

Azaroak 12, osteguna,
19.00tan Udaletxeko areto nagusian

Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroak 28, mobilizazio egun nazionala

Kaixo;azaroak 28 - behin behinekoa
Eragileekin hitz egin ostean, Azaroak 28ko mobilizazio egun nazionalaren helburuarekin bat gatoz, eta guztiok batera joateko proposamena lortzen duen planteamendua luzatzen dizuegu. .
Herritarrak ahaldundu eta protagonista aktiboak bilakatuko gara berriz ere, eta mobilizazioetara atxikituko dira bestelako hezkuntza eragileak.
Txikitik handira eta norbanako konpromisoak, kolektiboak bihurtuz… bagoaz aurrera!!
INPOSIZIORIK EZ!
GURE HEZKUNTZA SISTEMA ERAIKI!
Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hezkuntza Eskola. Zer eragin du LOMCEk Hernanin? Zehazki Transpacarreko ikastetxean?

LOMCE eta bereziki Transpacarreko ikastetxea izan genituen solasgai urteko lehenengo Hezkuntza Eskolan. Arantxa Urtasun zuzendaria eta bertako hiru irakasle etorri ziren beren lana eta zailtasunen berri emateko.

Oinarrizko Lanbide Hezike­tako ikastetxea dago Transpacarren, lehengo CIP ematen da bertan orain, LOMCEren eraginez, izena aldatu badu ere. Ibilgailuen konponketa­rako langile prestakuntza irakasten da bertan eta 16-18 urte bitarteko 31 ikasle daude.

Baina LOMCE-k ez du izenean bakarrik eragin.

urriak15_HezkEskola

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi