Apirileko Hezkuntza Eskola. Adimen emozionala

Zer da adimen emozionala?

Zer sentitzen dugu?
Nola kudeatzen ditugu gure emozioak?
zer eragina dute gure bizitzan? Eta Hezkuntzan?
Emozioen munduan sartzeko, gure pentsamenduak zeintzuk diren aztertzeko eta adimen emozionalaren onurei buruz hitz egingo dugu.

Josune Estella Arranz eta Núria Barba Ojuel 
Haureskolako hezitzaileekin

 

Apirilaren 11an, 17.30ean
Udaletxeko areto nagusian

Zaintza zerbitzua izango da

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

6. Hezkuntza Buletina

Abenduan ikusi zuen argia kurtso honetako lehen Hezkuntza Buletinak.

Gai hauek landu ditugu bertan:

  1. Hernanin mingaina euskaraz dantzan.
  2. Hezkuntza Lege Berriaren aldeko akordioa. Oinarriak.
  3.  Aitak nun daude? Hezkuntza Eskola.
  4. Sexu identitatea haurtzaroan. Transexualitatea. Hezkuntza Eskola.
  5. Hezkuntza finlandiarraren gakoak
    • Joxe Mari Auzmendiren iritzia
  6. Zergatik da Hezkuntza garrantzitsua:
    • Aintzane IBARZABAL. Hernani BHIko Zuzendaria
    • Mikel ARRIETA. Irakaslea

 

Hezkuntza Buletina atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Abenduko Hezkuntza Eskola

Gabonak gerturatzean, etxean ditugun aulki hutsak hutsagoak sentitzen ditugu. Mina. Haserrea. “Egun perfektuak”. Itxaropena. Hitz egin dezagun heriotzaz eta bizitzaz.

Datorren osteguna 13, arratsaldeko 17.30etan Udaletxeko Areto Nagusian.

Iñaki Peña mediku eta Aulki Hutsak dokumentalaren zuzendariarekin.

Animatu!!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroko Hezkuntza Eskola argazkitan

Atzokoa ere primerakoa!

Mila esker gerturatu zareten guztiei eta nola ez Nerea Sanchori.
Datorren hilabetean izango dugu berriz ere aukera elkarrekin hausnartu eta giro goxo batean hitz egiteko, bitartean… ongi izan!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroko Hezkuntza Eskola. Sexu identitatea haurtzaroan. TRANSEXUALITATEA

Azaroaren 8an
17.30tan 
Udaletxeko Areto Nagusian
Zaintza zerbitzua izango da

Haurrek, neska edo mutil bezala errekonozituak izatea behar dute? Nola dakigu transexualitate egoera baten aurrean gaudela? Zein paper betetzen dute genero-rolek honetan guztian?

Haur batek beste sexukoengan ohikoagoak diren jarrerak, jolasak edo apaindurak gustuko dituenean, hainbat kezka eta zalantza sor dakizkiguke. Honen inguruan hezkuntza esku-hartzea egiteko -eskolan, etxean, auzoan, kiroldegian- irizpide zehatzak eta baliabideak eskainiko dira hitzaldi-tailerrean.

Nerea Sancho, Arremanitz Kooperatiban lan egiten du. Sexologia arloan aditua da eta Hernaniko Udaleko Plax! Sexu eta bikote aholkularitzan arreta eskaintzen du.

 

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

1go Hezkuntza Eskola. Aitak nun daude?

Eskerrik asko hezkuntza eskolan partehartu duzuen guztio.

Hausnarketarako aukera izan dugu giro polit batean.

Datorren hilean izango dugu beste aukera bat!!!!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aniztasunean elkarrekin baita festan ere!!

Prest dago maiatzaren 19rako Hernaniko Hezkuntza Plataformak antolatutako jaiaren egitaraua. Hezkuntzaren ardura hartu eta “Aniztasunean elkarrekin” egingo dugu aurrera.
Atera kalera eta parte hartu antolatu ditugun tailer eta jolasetan.

Gure hezkuntza atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzaren 19ko festa iragartzeko

Hezkuntza Plataformak festa eguna antolatu du maiatzaren 19rako, Aniztasunean elkarrekin lelopean. 2015ean egin bezala, «Hezkuntzak gizartearen aldaketan duen garrantzia azpimarratu eta gutako bakoitzan duen arduraz ohartaraztea»
izango dute helburu.
Festaren iragarpen modura aterkiak zintzilikatu dituzten Kale Nagusi eta Andre Kalen.

Hezkuntza denon ardura dalako, animatu eta parte-hartu!!!

 

Gure hezkuntza, Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

5. buletina kalean da

Hemen da 5. buletina.

Bertan Martxoak 8ko greba, Hernani Tratu Onen Herria, Kulturartekotasunaren inguruko eta hiri barneratzaileen inguruko Hezkuntza Eskolen laburpena, Hezkuntzako greben aipamena eta azken orrian maiatzak 19ko festarako lehenengo gonbidapena ikusi ahal izango dituzue.

Irakurri!!!

 

Hezkuntza Buletina atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urtarrileko Hezkuntza Eskola

Kulturarteko hezkuntza beharrezkoa dugu jatorrizkoak eta etorkinak elkarrekin bizitzeko.

Zer behar dute etorkinek? Zer eskeintzen zaie?

Hernaniko Hezkuntza Plataformak eta Amher Elkarteak guzti honi buruzko ausnarketa egin nahi du.

Animatu!!

Urtarrilaren 18an, osteguna
Udaletxeko Areto Nagusian
19.00etan

Hezkuntza Eskolak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi