eta aurten… zer egiteko prest zaude?

HHP_deialdia copiaHasi da ikasturtea eta lanean ere hasi behar dugu guk ere. Lehengo urtea lanean tope bukatu genuen eta aurtengo lanerako haziak erein genituen, aurten ere nahikoa lan izango dugu eta bertan elkarrekin aritzea espero dugu.

Aurreko urtean LOMCEren mehatsuen aurrean erantzuten jakin izan genuen, aurtengoa ere potentea izango da eta astintzen eta girotzen hasteko garaia da.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak, irailaren 19an Durangon, egindako asanbladan girotze horretarako hainbat proposamen luzatu ziran, lehengo asteazkenean berriz, Gipuzkoako plataformen asanbladak bildu ginen eta proposamen hoiek herrietan zabaldu eta aurrera ateratzeko gonbitea egin ziguten. Gure esku dago orain zer, nola eta noiz egin nahi dugun.

Horregatik, datorren asteazkena, irailaren 30ean, Biterin 19.00tan biltzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina